Teknologia eta egungo hezkuntzara egokitutako instalazio modernoak aliatu indartsuak bihurtu dira EBI Elizbarrutiko Ikastetxeak sarean. Bereziki Lanbide Heziketan, bertan, sareko LHko bost ikastegiek eskatzen dabez enpresek erabiltzen dabezan instalazioak, makineria eta teknologia.
Beste adibide batzuren artean, Arratiako Zulaibar ikastegiak abian jarriko dau datorren ikasturtean Campus Zulaibar barria, eskualdeko dinamizazio sozioekonomikorako polo barria. Instalazio barriek, zehazki, galdaragintza fineko tailer aurreratu bat, diseinuko eta prototipatuko fabrikazio aurreratuko ziklo bat, errendimendu handiko fabrikazioko tailer konektatu bat, Smart Factory 4.0 bat (automatikoko eta robotikako laborategi aurreratua), pertsonen autonomia sustatzeko laborategi bat, balerietako saiakuntza-laborategi bat edo enpresei zuzendutako entsegu elektrikoen banku bat izango dabez, beste instalazio barritzaile batzuen artean.
Somorrostro Prestakuntza Ikastegiaren kasuan, barritze teknologikoa hainbat ekipamendutan nabarituko da. Besteak beste, teknologia birtual murgiltzailea dauan ikasgela bat, errealitate birtualeko edozein espazio irudikatzeko gaitasuna dauan espazioa, zeinetan keinuen bidez eskuekin elkarreragin daitekeen, edukiak kargatzea eta programatzea ahalbidetuz.
Gainera, hiru pareta proiektagarri dabezan bi espazio barri jarri dauz martxan, alkarlaneko ikaskuntza errazteko hainbat gailuren bidez alkarreragiteko gaitasuna daben gelak.
EBI ikastegiek ikasleen zerbitzura jartzen dabezan berritze teknologikoaren adibideetako batzuk dira.