EBIren Lanbide Heziketak nazioartekotzearen aldeko apustua egin dau Erasmus+ ekimenagaz

EBI sareko Lanbide Heziketako ikastetxeek Erasmus+ programan parte hartu dabe aurten be, ikasleei nazioarteko testuinguruetan prestakuntza-esperientziak bizitzeko aukera eskainiz.

Mugikortasun horiei esker, hainbat heziketa-ziklotako ikasleek beren ezagutza akademiko eta profesinonalak zabaltzeko, kultura barriak ezagutzeko eta ingurune global batean gaitasun pertsonal eta linguistikoak garatzeko aukera dabe.

Erasmus+en parte hartzeari esker, ikasleek ikasgelaz haratago ikaskuntza aberasten dabe, gero eta konektatuagoa eta nazioartekoagoa dan gizarte honetan autonomia, egokitzapena eta errealitate barrietara irekitzea bultzatuz.

Horrelako ekimenekaz, EBIren Lanbide Heziketak berretsi egiten dau kalitatezko prestakuntza barritzaile eta prestatuarekiko konpromisoa.