Atal barri bat jarri dogu abian, EBI Ikastetxeak garatzen ari diran eta irakasleen eta ikasleen sormena eta ekimena erakusten daben ikaskuntzako proiektu, jarduera eta ekimen batzuk biltzen dauzan. Elizbarrutiko Ikastetxeek metodologia barritzaileen isla be badira. Adibide asko dagoz eta, horrela, testua eta irudiak jarri gura deutseguz.
STEAM diziplinak, proiektuetan oinarritutako ikaskuntza, edota hezkuntza integratzailea eta solidarioa dira, Elizbarrutiko Ikastetxeak sareko ikastetxeen egunerokotasunean islatzen diran hezkuntza-ardatzetako batzuk.
LA INMACULADA IKASTETXEA
Gaurko hezkuntzak umeak hausnarketara eroan behar dauz, etiketen eta aurreiritzien gainetik. Proiektu interesgarria Barakaldoko Inmaculada Ikastetxean. Lehen Hezkuntza 4.mailako ikasleek ‘Etiketa barik janztea’ proiektua burutu dabe. Jantziek generorik ez dabela ikasi dabe, eta ekoizpen eta kontsumo iraunkorreko modalitateak aurkitu dabez.
SAGRADO CORAZÓN IKASTETXEA
Bermeoko Sagrado Corazón Ikastetxeko DBH 3. mailako ikasleek Europar Parlamentua bisitatu dabe, Izaskun Bilbao parlamentari bermiotarraren eskutik. Zalantzarik gabe, abagune bikaina urrun zuertatzen jakun baina oso garrantzitsua dan gai baten sakontzeko.
AVELLANEDA IKASTETXEA
Hezkuntzaren helburuetako bat ikasleei bizi-esperientziak ematean datza. Avellaneda Ikastetxeak burututakoa adibidez. Ikasle talde batek Donejakue bidea egin dau. Zorionak ekimenarengaitik!
BERAKRUZ IKASTOLA
Barazki osasuntsua eta zuzenean baratzetik jasota! BeraKruz Ikastolako ikasleek barazkiak landatu eta zaindu ebezan, ostera horietaz gozatzeko.
IPARRAGIRRE IKASTOLA
Haur Hezkuntzan be proiektuetan oinarritutako ikaskuntza arrakastatsua da. Iparragirre Ikastolan, adibidez, burututako arte proiektua museo bategaz amaitu dabe. Gainera familiek erakusketa ikusteko aukera izan dabe.