EBIko Lanbide Heziketako ikastetxeek maiatzaren 4tik 22ra hasiko dabe aurrematrikula prozesua, datorren ikasturteari begira.
EBIko Lanbide Heziketak hezkuntza integralaren aldeko apustua egiten dau, gaitasun teknikoen garapena eta laguntza pertsonala uztartuz, ikasleak prestatuz etorkizun akademikoari eta lanekoari bermeakaz aurre egiteko.
Prozesu hori errazteko asmoz, zenbait ikastetxe informazio-ekintzak antolatzen ari dira beren prestakuntza-eskaintza ezagutarazteko eta familiei eta ikasleei erabakiak hartzen laguntzeko.
Interesa dabenek aurrematrikulari buruzko xehetasunak EBI sareko ikastetxe bakoitzaren ohiko kanalen bidez kontsultatu ahal izango dabez.





