EBIko Lanbide Heziketako ikastetxeek parte hartu dabe Eibarren egin dan Ikasenpresa azokan

Elizbarrutiko Ikastetxeak sareko Lanbide Heziketako ikastetxeek Ikasenpresa azokan parte hartu eben joan dan zezeilaren 5ean, Eibarren. Urtero milaka ikasle biltzen dira topaketa horretan, ikasgelan garatutako enpresa proiektuak aurkezteko.

San Viator, Somorrostro eta Otxarkoagako ikasleek ekintzailetza-ingurune erreal batean partekatu ebazan beren ideak, eta, holan, hainbat eremu profesinonalekaz lotutako ekimenak erakutsi ebazan, halan zelan automobilgintza, fabrikazio mekanikoa, mantenu elektronikoa edo pertsonei arreta emotea, besteak beste.

Jardunaldiari esker, ikasleek beren ideak azaldu, beste ikastetxe batzuetako ikasleakaz esperientziak partekatu eta funtsezko gaitasunak praktikan jarri ahal izan ebazan, halan zelan sormena, barrikuntza eta talde-lana. Aurkeztutako proiektuen artean, San Viatorren proposamen teknologiko bat finalista gisa hautaketa nabarmendu zan, jasangarritasunera eta hiri-mugikortasuna hobetzera bideratua, sareko ikasleen talentuaren eta konpromisoaren isla.

Ikasenpresak, Eusko Jaurlaritzak sustauta eta Tknikak koordinaduta, ekintzailetza-kultura sustatzen dau Lanbide Heziketan, ikasgelan benetako proiektuak sortuz eta garatuz. EBIko ikastetxeek azoka honetan parte hartzeak indartu egiten dau errealiateagaz lotutako, barrikuntzara bideratutako eta garapen sozial eta ekonomikoagaz konprometitutako LHren aldeko apustua.