EBIko Lanbide Heziketak etengabeko harremana dau enpresa inguruneagaz eta lan munduagaz, ikasleak errealitate profesionalera hurbiltzen dabezan eta enplegagarritasuna, barrikuntza eta ekintzailetza sustatzen dabezan ekimenak bultzatuz.
Esparru horretan, Zulaibarreko ikasleak Arratiako hirugarren Enplegu Azokara joan dira. Enpresen eta ikasleen arteko topagune bat da, inguruko lan aukerak ezagutzea eta inguruko enpresakaz harreman zuzena izatea errazten dauana.


Bestalde, Otxarkoagan, ikasleek STARTinnova programaren esparruan garatutako hainbat proiektu aurkeztu dabez. Ekimen horrek espiritu ekintzailea, sormena eta ideia barritzaileen sorkuntza sustatzen dauz, enpresa-eremuan benetan aplikauta.


Era berean, Somorrostrok CONFEBASKek antolatutako Enpresa-LH ekitaldian parte hartu dau, Lanbide Heziketa Duala ardatz hartuta. Ikastetxeen eta enpresen arteko lankidetzari balioa emon deutso, lan-merkatuaren beharrakaz bat datorren prestakuntzarako giltzarri gisa.


Azkenik, San Viatorren, aurten be, Karrozeriako, Automozioko eta Elektromekanikako ikasleak lanean hasi dira lehiaketako ibilgailu elektriko bat diseinatu, eraiki eta optimizatzeko, ikaskuntza praktikoa, talde-lana eta barrikuntza teknologikoa uztartzen dauazan proiektu bat, ikasleak industria-sektorearen eta mugikortasun iraunkorraren benetako erronketara hurbilduz.

Esperientzia honeek islatzen dabe EBIk enpleguagaz lotutako Lanbide Heziketagaz dauan konpromisoa, pertsonei zuzendutakoa eta gizartearen eta enpresen egungo eta etorkizuneko eskariekaz bat datorrena.