EBIko hainbat ikastetxek Hezkuntza Ebaluazioaren Nazioarteko Kongresuan parte hartu dabe, hezkuntzaren arloan ebaluazioak gaur egun dauazan erronkei buruz hausnartzeko.
Sareko ikastetxeek kongresu honetan daben presentziak agirian uzten dau etenbako hobekuntzagaz eta eguneratze pedagogikoagaz daben konpromisoa, hezkuntza-arloko profesinonalekaz dinamiketan, ponentzietan eta truke-espazioetan parte hartuz.
Topaketan zehar, funtsezko gaiak jorratu ziran, halan zelan gaitasunen ebaluazioa, ikaskuntzaren jarraipena edo ikasleen garapen integralari lagunduko deutson prestakuntza-ebaluazioaren garrantzia. Espazio horreek esperientziak partekatzeko, metodologia barriak ezagutzeko eta hezkuntza-eredu barritzaileago eta koherenteagoetarantz aurrera egiten jarraitzeko aukera emoten dabe.
Horrelako ekimenetan parte hartuz, EBIko ikastetxeek kalitatezko hezkuntzaren aldeko apustua indartzen dabe, etenbako eboluzionatzen ari dana eta ikasleen ikaskuntza esanguratsuan zentratzen dana.




