EBIko ikastola eta ikastetxeek bat egin dabe Ingurumenaren eta Odol Emailearen nazioarteko egunekaz

EBI sareko ikastetxeek nazioarteko jardunaldiak kontuan izan dabez baloreak lantzeko eta ikasleak gizarte- eta ingurumen-errealitateei buruz kontzientziatzeko.

Ingurumenaren Nazioarteko Eguna dala eta, bagilaren 5ean, Iparragirre Ikastolak hainbat sentsibilizazio-jarduera egin ebazan ingurunea zaintzeagaz, jasangarritasunagaz eta planetagaz ohitura arduratsuak hartzearen garrantziagaz lotuta.

Bestalde, bagilaren 14an, Odol Emoilearen Nazioarteko Egunagaz batera, Somorrostro ikastetxeak ekimenak garatu ebazan ikasleei odola emotearen garrantzia hurbiltzeko eta modu altruistan bizitzak salbatzen laguntzen dabenen keinu solidarioa aitortzeko.

Proposamen horien bidez, EBI ikastetxeek gizarte-errealitateagaz konprometitutako hezkuntza indartzen dabe, erantzukizuna, alkartasuna eta ingurunea zaintzea sustatzen dabe, ikasleen prestakuntza integralerako funtsezko balioekaz.