Autismoaren Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna apirilaren 2an ospatu zan. Hori dala eta, EBI sareko zenbait ikastetxek hainbat jarduera egin ebezan ikasleak sentsibilizatzeko, autismoa daben pertsonekiko inklusioak, errespetuak eta ulermenak daben garrantziaz.
Horien artean, Iparragirre Ikastolak eta San Viatorrek beren etapetara egokitutako hainbat hezkuntza-proposamen antolatu ebezan, aniztasunaren inguruko hausnarketa eta ezagutza sustauz.
Jarduera horiei esker, enpatia, bizikidetza eta inklusioa bezalako balioak landu ahal izan ziran, ikastetxeek pertsona erdiunean jartzen dauan eta aniztasuna aberastasun gisa baloratzen dauan hezkuntzagaz daben konpromisoa indartuz.
Horrelango ekimenekaz, EBI sareak aurrera jarraitzen dau hezkuntza inklusiboaren aldeko apustuan, ikasle guztiak hazteko, ikasteko eta hezkuntza-komunitatearen parte sentitzeko aukera emoten daben inguruneak sustatuz.

