EBIko ikastetxe eta ikastolek Batxilergoko graduazioak ospatu dabez

EBI sareko ikastetxeek azken asteetan egin dabez Batxilergoko ikasleen graduazio-ekitaldiak, eta, holan, amaiera emon deutsie esfortzuak, ikaskuntzak eta hazkunde pertsonalak markatutako hezkuntza-etapari.

Ekitaldi horreek familiekaz, irakasleakaz eta ikaskideakaz partekatu dira, eta azken urteetan egindako lana aitortzeko eta ikasle bakoitzaren ibilbidean hezkuntza-komunitate osoaren inplikazioa eskertzeko aukera izan da.

Emaitza akademikoetatik haratago, graduazioek ikasleei etorkizun pertsonalean eta profesionalean lagunduko deutseen baloreak, esperientziak eta ikaskuntzak balioesteko balio izan dabe. Ospatzeko unea, baina baita agurtzekoa be, unibertsitatean, Lanbide Heziketan edo lan-munduan bide barriak hasi aurretik.

EBIk zorionak emon gura deutsez aurten Batxilergoa amaitu daben ikasle guztiei, eta arrakasta handia opa deutse hasten ari diran etapa barrian.