EBIko ikastegiek ahotsa jarriko deutsie barriro hezkuntza ikuspegiei Herri Irratian eta Bizkaia Irratian

EBI sareko ikastetxe, irakasle, ikasle eta familiak, gizartearen aurrean bozgorailu pedagogiko bihurtuko dira datozen hilabeteetan, aholku, argudio, azalpen edo hezkuntza erantzunen bitartez gaur egungo hezkuntzaren planteamenduei erantzuteko.

Astero, Radio Popular-Herri Irratia eta Bizkaia Irratia elizbarrutiko irratiek antolatutako saioetan, ikastetxe eta ikastolek ahotsa jarriko deutsie gizartearentzat interesgarriak diran hainbat gaiei.

Adibidez Bizkaia Irratiak zapaturo, Jirabira saioaren baitan, 20 minutuko iraupena izango dauan tarte bat emitiduko dau. EBI sareko adituen eskutik,hezkuntza gaiak aztertuko dauz. Eredu pedagogikoak, irakaskuntzaren egunerokoa edo familien kezkei buruz berba egingo da, besteak beste. Baina neska-mutilen ahotsa ere entzungo da, euren jarduerak, hainbat formatutan, bertsoetatik txisteetara.  Gainera, entzuleek izan daikiezan zalantza hezitzaileei erantzungo jake.

Kanal hauen bitartez, EBI sareak bere harri koskorra jarri gura dau, familiei ‘eguneroko heziketan’ laguntzeko. Familiak funtsezkoak dira seme-alaben hezkuntzan eta, horregaitik, eskutik helduta joan nahi da, eta are hurbilago egon ikasleen ibilbidean.

Comparte