EBIko ikasleak Aita Mari itsasontziagaz solasean aritu dira migratzaileen errealitatea ulertzeko

Muskizko Somorrostro ikastegiko, Bilboko Artxandape Ikastolako eta  Gernikako San Fidel Ikastolako ikasleek zenbait ekimen burutu dabez egunotan emigratzen daben pertsonen errealitatea ulertzeko. Zehazki, ‘Salvamento Marítimo Humanitario’ GKEaren  ‘Aita Mari’ itsasontziko kideekaz hitz egin dabe ikasleek. Aita Marik, izan be, jitoan dagozan itsasontziak erreskatatuz egiten dau lan Mediterraneoan.

Bakearen Astean, gainera, Aita Marigaz harremanetan egotea “emigratzen daben pertsonen zergaitiak ulertzeko aukera bat da”, dio Miren Ruiz Somorrostroko irakasleak. EBI ikastetxe eta ikastola honeek itsasontziagaz  bideokonferentzia batzuk egitea lortu dabe eta, horrela, GKEaren lana eta emigrazioaren errealitatea ezagutu dabe zuzenean.

Holan ba, baloreetan oinarritutako hezkuntza proiektuaren barruan,  EBI sareak ikasleei helarazi gura deutse emigrazio-prozesua murgiltzen diran pertsonekaz enpatia sentitzearen garrantzia eta sufritzen dutena ulertzea.

Irratian Elkarrizketa:

Comparte