EBIko hiru ikastola, First Lego Leagueko estatu-mailako eta mundu-mailako finaletan

Gernikako San Fidel Ikastolak eta Markinako Bera kruz Ikastolak asteburu honetan Tenerifen ospatuko dan First Lego Leagueko estatuko finala jokatuko dabe, zientzia, teknologia eta robotika nazioarteko lehiaketa. Begoñazpi Ikastolak, bestalde, FLL Global Innovation Award-eko munduko finalean –AEBetan ospatuko da- parte hartuko dau datorren astean.

Hiru taldeak finalera heldu ziran hainbat proba irabazi ondoren. Bai San Fidel Ikastolak zein Bera Kruz ikastolak barrikuntza proiektu onenaren saria jaso eben FLL Euskadin, estatuko finalerako sarbidea emon eutsiena. Begoñazpi Ikastolakoa estatuko eta Europako finaletan hautatu eben munduko finalerako.

Bera Kruz Ikastolako ikasleek kirola egiteari uzten badeutsazu mugikorra blokeatzen dauan aplikazio bat sortu eben, San Fidel ikastolakoek, barriz, zirkuitu bat sortu eben kirola sustatzeko Gernikan. Begoñazpikoek, bestalde, goalballean itsuei orientatzen laguntzen deutsen sistema teknologiko bat sortu eben.

Comparte
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp