Irakasleen prestakuntza ezinbestekoa eta etengabea da EBI ikastetxeetan. Hezkuntzak aurrera darrai. Horregaitik, elizbarrutiko hezkuntza sareko ikastetxeek eta ikastolek etengabeko heziketak egiten dabez, metodologia aurreratuenez blaitzeko eta, holan, ikasgeletara eredu pedagogiko aktiboak eroateko.
Orain, EBIko bost ikastetetxetako irakasleak – Markinako Bera Kruz ikastola, Bermeoko Sagrado Corazón Ikastetxea, Gernikako San Fidel Ikastola, Ortuellako San Felix Ikastola eta Bilboko Iparragirre Ikastola- Reggio Emilian izan dira, Italian, Loris Malaguzzi pedagogoak sortutako metodologia gertutik ikertu eta ezagutzeko.
Reggio Emilia ikuspegi pedagogikoak umeen sormena, jakin-mina eta esperimentazioa sustatzen dauan hezkuntza defendatzen dau. Izan be, Malaguzzik umeen 100 hizkuntzen teoria planteatu eban, umeek pentsatzen dabena irudikatzeko, komunikatzeko eta adierazteko dabezan modu desbardinetan sakontzen dauana, hainbat bitarteko eta sistema sinbolikoren bidez.
“Umeek euren trebetasunetatik eta inguruaren aukeren eraginetik abiatuta eraikitzen dabe euren ikaskuntza”, zioen Malaguzzik. Esperientzia polita gure etengabeko prestakuntzan, gure ikasleek ikasteko abenturaz gozatzen jarraitu daien.