EBIko bi ikastola Spelling Beeko finalean dagoz, ingelesez letreiatzeko estatuko txapelketan

EBIko bi ikastola, Markinako Berakruz Ikastola eta Bilboko Begoñazpi Ikastola, igaro dira ingelesez letreiatzeko Spelling Bee estatuko txapelketako finalera. Urtero, Estatu osoko Lehen Hezkuntzako ikastegiko 500 neska-mutilek parte hartzen dabe.

Spelling Beek modu integralean garatzen dauz ingeleseko ezagutzari lotutako gaitasun akademikoak, ikasleen beste gizarte eta emozio gaitasunez gain.

Holan dalan, lehiaketak ikasleen ingelesaren ikaskuntza sustatzen dau ekintza dinamiko eta hezitzaileen bitartez, hiztegia zabaltzeko eta ingeleseko ortografía hobetzeko.

Txapelketa bezala, gainera, norbanakoaren lana eta ikasleen arteko konpetentzia osasuntsua pizten dau.

Comparte