Gure ikastoletako talentua oso urrun iritsi da. Berakruz Ikastola eta Begoñazpi Ikastolako ikasleek, EBI sareko ikastolek, First Lego League nazioarteko zientzia, teknologia eta robotika txapelketako Estatuko finalean parte hartu dabe, Burgosen.
Gainera, Berakruz Ikastolak entrenatzailearen lehen saria eroan eban etxera, ikasleei lana, dedikazioa eta laguntza emoten deutsen lorpena.
Joan dan zezeilaren 28an Bilbon, Gasteizen, Arrasaten eta Donostian jokatutako euskal txapelketan parte hartu ondoren heldu da Estatuko finalean parte hartzera. Eta, hain zuzen be, elizbarrutiko ikastetxeetako taldeek hamaika sari jaso ebezan eskola lehiaketan. Hiru talde, BeraKruz Ikastolako bat eta Begoñazpi Ikastolako beste bi, Estatuko finalera sartu ziran.
First Lego League erreferentziazko STEAM hezkuntza-programa da (akronimo ingelesa zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikarako). 6 eta 16 urte bitarteko ikasleentzako nazioarteko ekimena da, eta 500.000 parte-hartzaile baino gehiago dabezan 98 herrialdetan egiten da.



