Gernikako EBI San Fidel Ikastola eta Bermeoko Sagrado Corazón Ikastetxea First Lego Leagueko finalean izan dira, asteburuan Ferrolen, Galizian.
Bi taldeek Estatuko finalerako postua lortu eben txapelketa honetako lehiaketa zientifikoetan. EBIko taldeek lan bikaina jokatu eben zientzia, teknologia eta robotika uztartzen dauazan txapelketan, eta lehiarako espiritu osasuntsua mantendu ebn une oro, taldean eta baloreez beteta.
Gure artean erreferentzia den STEAM (ingeleseko akronimoa: Science, Technology, Engineering, Arts and Mathematics) Hezkuntza-programa da FIRST LEGO League Euskadi. Nazioarteko ekimena da, 6 eta 16 urte arteko ikasleentzat, aurten 98 herrialdetan jokatua 500.000 parte-hartzaile baino gehiagorekin





