EBIko 7 ikastetxe eta ikastola, First Lego League nazinoarteko zientzia txapelketan

EBIko 7 ikastetxe eta ikastolek parte hartuko dabe aurten First Lego League-n, Innobasquek Euskadin antolatzen dauan zientzia, teknologia eta robotika nazinoarteko txapelketa. Holan, aurtengo edizinorako hautatuak izan diran 33 ikastetxe eta ikastoletatik, elizbarrutiko ikastetxeen sareko ikastetxeak parte-hartzaileen bostena baino gehiago dira.

Artxandape Ikastola, BeraKruz Ikastola, Centro Formativo Somorrostro, Begoñazpi Ikastola, San Fidel Ikastola, Sagrado Corazón Ikastetxea eta San Felix Ikastola izango dira aurtengo edizinoko parte-hartzaileak. RePLAY izeneko erronka tematikoa kirolaren, jolasteko moduaren eta jarduera fisikoaren sustapenaren ingurukoa izango da.

Oraingo honetan, pandemia dala eta, txapelketaren antolakuntza beste modu batera egingo da. Alde batetik, Lehen Hezkuntzako taldeek online aurkeztuko dabez beraien proiektuak barikuan, apirilaren 30ean. Bestetik, Bigarren Hezkuntzako taldeek aurrez-aurre aurkeztuko dabez Deustun, Arrasaten eta Donostian, maiatzaren 8an. Nolanahi ere, aurkezpenak publikorik gabe egingo dira, talde bakoitza bere aldetik eta ikasleen arteko kontaktua saihestuz.

First Lego League munduko hezkuntza programa ezagunenetariko bat da, zientzian eta eskola teknologian dauan inplikazioagatik, gainera, aukera bikaina da ikasleentzat.

Comparte