EBI sareak Karitatearen Egunean parte hartu eban joan dan bagilaren 6an, Caritas Bizkaia-ko Zeanurin antolatutako jardunaldian. 300 persona baino gehiago bildu ziran alkartasunaren, bizikidetzaren eta pertsona ahulenekiko konpromisoaren inguruan.
Ospakizuna Caritas Bizkaiaren 70. urteurrenaren barruan eta Corpus Christi jaiagaz lotuta egon da, eta programazio zabala izan eban, gogoetarako uneak, kultur jarduerak eta elizbarrutiko errealitateen arteko topaguneak batuz.
Eguneko proposamenen artean herriko plazan jarritako txoko solidarioak nabarmendu ziran. EBIk bere espazio propioa izan eban; bertan, ikastetxeek egiten daben lanaren barri emon eban, eta bertaratutakoekaz partekatu ebazan bere hezkuntza-proiektuaren oinarri diran baloreak.
Topaketa honetan parte hartzeari esker, elizbarrutiko komunitateko beste erakunde batzuekazko hartu-emonak sendotu ziran eta EBI sareak alkartasuna, justizia soziala eta pertsonen zaintza sustatzen dituan hezkuntzagaz daukan konpromisoa ikusarazi zan.


