EBIk Leon XIV Aita Santuagaz Madrilen izandako topaketan parte hartu dau

EBI sarea Leon XIV.a Aita Santuak Madrilera egin dauan bisitan egon da, herrialde osoko eleizbarruti eta hezkuntza komunitate desbardinetatik etorritako milaka lagun batu dituan ekitaldian.

EBIren ordezkari gisa, Nerea Begoña sareko zuzendaria eta Nerea Bilbao zuzendariordea izan ziran, eta hausnarketak, fedearen ospakizunak eta hezkuntzarekiko konpromisoak markatutako topaketa horretan parte hartu eben.

Ekitaldi honetan EBIk dauan presentziak indartu egiten dau sareak Elizarekin eta bere hezkuntza proiektuaren oinarri diran balioekaz dauan lotura, pertsonen laguntza integralean, komunitatearen eraikuntzan eta gizarteagaz konprometitutako herritarren prestakuntzan oinarrituta.