EBIk Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearekin lan egingo dau

EBI sareak Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen 32. Edizioan parte hartuko dau, eta funtsezkoa dan alderdi batean jarriko dau arreta: Lehiakortasun iraunkorra eta kudeaketa: balioak, talentua eta teknologia.

EUSKALITek Euskadin koordinatutako ekimen hau, udazkenero jardunbide egokien hedapena, gogoeta estrategikoa eta mota guztietako erakundeen kudeaketaren etengabeko hobekuntza sustatzen dituen Europako ekimen baten parte da.

Aurreko edizioetan, batez beste, 50 erakunde antolatzailek baino gehiagok hartu dute parte, 40 ekitaldi inguru egin dira eta 2.000 pertsona inguru bertaratu dira.

Aurten ere, Astea irekiera-ekitaldi batekin hasiko da, urriaren 14an Bilboko BAT – B Accelerator Towerean, eta, ondoren, hainbat erakunde antolatzailek lurralde osoan sustatutako ekitaldien agenda egongo da.

Enpresa, administrazio, ikastetxe eta erakunde sozialek parte har dezakete deialdian, eta gai nagusiarekin bat datozen ekitaldiak proposatu edo atxikimendua eman dezakete, Astezalea bezala.