EBIko arduradunak joan dan urriaren 26an aritu ziran Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordearen aurrean, azken hezkuntza-ebaluazioetan, besteak beste, PISAn, lortutako emaitzak aztertzeko eta etorkizunean izan daitezkeen hobekuntza-bideak aztertzeko.
Agerraldia ebaluazio horien emaitzei eta ikasleen errendimenduan eragiten daben faktoreei buruzko eta hezkuntzaren kalitatea hobetzen jarrai daikien neurriei buruzko eztabaidaren barruan kokatzen da.
EBIk gune honetan izan eban parte-hartzeari esker, elizbarrutiko ikastetxeen ikuspegia zabaldu ahal izan zan, hezkuntza-sistemak gaur egun dituan erronken inguruan eta ikasleen ikaskuntza eta garapena bultzatuko daben proposamenetan lan egitearen garrantziaren inguruan.



