EBIk bere zuzendaritza-taldeen prestakuntza eta lidergoa bultzatzen dauz

EBIk formakuntza-ibilbide bat egingo dau 2026-2027 ikasturtean, bere ikastetxeetako zuzendaritza-taldeen arteko lidergoa eta lankidetza sendotzeko. Ekimenaren helburua hezkuntza-proiektuen buru diran pertsonen garapena bultzatzea eta sarearen barruan baterako lana indartzea da.

Programan zuzendaritza-taldeetako 33 pertsonak hartzen dabe parte, baita EBI sareko arduradunek be, eta prestakuntza-saioak, hausnarketa, banakako laguntza eta ikastetxeen eguneroko benetako egoerei buruzko lana uztartzen dauz. 33 pertsona horreek bi taldetan banatuko dira lan egiteko.

Ikastaroaren 1. promozioa da baina etorkizunera begira EBI SAREAN gure neurrira egindako formakuntza propioa izatea eta gure sarean lidergoa hartzen daben pertsona desberdinak formatzen jarraitzea da helburua.

Ibilbidean zehar hainbat konpetentzia jorratzen dira, halan zelan komunikazioa, taldeen kudeaketa, gatazken konponketa eta autolidergoa, indarguneak eta hobetu beharreko arloak identifikatzea ahalbidetzen daben tresna praktikoen bidez. Halaber, ikastetxeen artean esperientziak eta jardunbide egokiak trukatzea sustatzen da, ikaskuntza partekatuak sortzeko.

Ekimen honen bidez, EBIk lidergo kolaboratiboaren alde egiten dau, bere hezkuntza-proiektuagaz lerrokatuta, taldeen hazkunde profesionala bultzatzeko, ikastetxeen arteko loturak sendotzeko eta sarea etengabe hobetzen laguntzeko.