EBIk bere ateak irekitzen dauz 2026-2027 ikasturteko matrikulazioari begira

Urtarrilean, Elizbarrutiko Ikastetxeak sareko ikastola eta ikastetxeek 2026-2027 ikasturterako matrikulazioan interesa daben familiei zuzendutako ate irekien eta bisita pertsonalizatuen jardunaldiak egiten ari dira.

Jardunaldi horiei esker, zuzenean ezagutu daitekez EBI sareko ikastetxeen hezkuntza-proiektuak eta espazioak. Hurbileko bisita pertsonalizatuen bidez, familiek zalantzak argitu daikiez, kezkak partekatu eta hezkuntza-komunitate bakoitzaren egunerokotasuna ezagutu.

Ate irekien jardunaldiek EBIk zaintzen eta laguntzen dauan hezkuntzaren alde egiten dauan apustua islatzen dabe, pertsona erdigunean jarriz eta hezkuntza-sare gisa partekatutako balioak mantenduz.

Matrikulazio epea otsailaren 2tik 13ra izango da, eta interesa daben familiek bisita-datei eta -modalitateei buruzko informazioa jaso daikie ikastetxe bakoitzaren ohiko kanalen bidez.