EBI zentroen hezkuntza proiektua, martxan, segurtasun neurrien artean

EBI zentroen hezkuntza proiektua hasi da ikasturte hain desberdin honetan, ikasleak kutsatzeak saihesteko ezarritako segurtasun neurrietarra ohitzen diren bitartean.

Haur Hezkuntzan, ikastetxeek arreta berezia jarri dute umeen egokitzapen garaian, funtsezkoa, batez ere, txikienek haien ikaskuntza prozesua familiatik kanpo hasi dezaten. Maisu eta andereñoen segurtasuna, konfidantza eta maitasuna funtsezkoak dira.

Ulermen Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza, era guztietako ekimenekin, abian jarri da ere ikasleen pentsamendu kritikoa pizteko, zeharka ikasten duten bitartean.

Robotika, Gorputz Hezkuntza, emozioen kudeaketa, sormena, ikaskuntza kanpoko espazioetan… funtsezko alderdiak dira hezkuntza proiektuan.

Hori guztia, une batez ere ahaztu gabe segurtasun protokoloa klase, patio eta jantokiko sarrera eta irteeretan. Zalantzarik gabe, Ikasleak eta haien familiak benetan eredugarriak dira.

Comparte