EBI sareko irakasleek isolamenduaren aurrean izandako erantzun profesionala

EBI elizbarrutiko Ikastetxeen sareko irakasleek, isolamendu garai honetan, hezkuntzak jasandako erronkari aurre egin diote konpromiso eta profesionaltasun osoa erakutsiz.

Ikastetxe gehienetan ezarritako digitalizazioak gauzak erraztu baditu ere, ikastetxeek eta irakasle guztiek hamaika jarduera eta eduki sortu behar izan dituzte: irakaskuntzarekin jarraitzeko hainbat plataforma, online eskolak adin askotako haurrekin, haien hezkuntzaren etengabeko jarraipenerako tresnak, neska-mutilak trebatzeko eta hezteko hainbat ekimen, jarduera solidarioak etab.

Erantzuna bikaina izan da, baina, era berean, zailtasun handiak izan badira ere, familien laguntza paregabea izan da. Horren guztiaren jakitun, Elizbarrutiko ikastetxeen EBI sareak lanean jarraitzen du ikasleekiko harremana eta ikaskuntza hobetzeko.

Comparte