EBI sareko ikastola eta ikastetxeek IKASJAIA ospatu dute orain arte ikasitakoa erakusteko

EBI sarea osatzen daben hainbat ikastetxe eta ikastolek Ikasjaia ospatu dabe asteotan. Egun berezi honetan, ikasleek euren ikasgeletako ateak irekitzen dabez, ikasturtean zehar ikasitako guztia familiekaz partekatzeko.

Ikasjaia hitzordu garrantzitsua bihurtu da dagoeneko eskola-egutegiaren barruan. Jardunaldiak irauten dauan bitartean, ikasleek irailetik landu dituzten proiektu eta edukiekin lotutako erakusketak, jarduerak eta tailerrak prestatzen dabez. Familiek, bestalde, beren seme-alaben bilakaera bertatik bertara ezagutzeko eta ikastetxeetan egunero erabiltzen diran metodologia aktiboak deskubritzeko aukera dabe.

San Fidel Ikastolan, adibidez, Haur Hezkuntzako 5. mailako ikasleek historiaurreari buruz ikasitako guztia erakutsi eutsien familiei.

Bermeoko Sagrado Corazón Ikastetxean adin guztietako ikasleek prestatutako proiektuak gurasoen aurrean aurkeztu dabez, gaia adin tarteari egokituta betiere.

BeraKruz Ikastolan geografiari buruz ikasi daben guztia aurkeztu dabe.