EBI sareko ikastetxeek geletara berme guztiekin bueltatzeko prestaketetan dihardue

EBI sareko ikastetxeek geletara berme guztiekin bueltatzeko prestaketetan dihardue. Maiatzaren 25etik –astelehena- aurrera, ikastolek, ikastetxeek eta lanbide heziketarako ikastegiek dana prest izango dabe DBHko 4. mailako, Batxilergoko eta LHko ikasleak hartzeko. Nagusiki, errefortzu edo laguntza gehien behar daben ikasleak izango dira geletara joango diranak.

Bakotxaren ezaugarriak kontuan hartuta, ikastetxeak zabaltzeko erizpide nagusia malgutasuna izan da, ikastetxearen burujabetza eta guztioi dagokigun erantzukizuna buztartuz. Honan, ikastetxeek, Eusko Jaurlaritzak proposatutako arauekin bat, eta Hezkuntza-ikuskaritzaren laguntzaz, ikasleak hartzeko protokoloak eta 2019-20 ikasturtean ikasleen ebaluaketa-prozesuaren jarraipena egiteko proposatutako jarraibideak prestatu dabez. Gelak atondu dira, pertsonen arteko ezinbesteko tartea ezarriz eta eskuak garbitzeko gelak ipiniz; behar izan ezkero, maskarak banatuko dira ikastetxeen sarreran.

Ikastetxe bakotxak bere berezitasun eta ezaugarrietara egokitu ditu protokoloak eta, ondorioz, itzulera pixkanaka eta taldeka egingo da, maiatzaren 25etik aurrera –astelehena, osasun eta segurtasun neurriak beteteko.

Hezkuntzak, beraz, ikasturtearen amaiera ikasle batzuk geletan dagozala egingo dau, pedagogia aldetik garrantzitsua da-eta Batxilergoan, ikasleek aste batzuk barru EBAU (selektibitatea) probari aurre egin beharko deutsielako, DBHko 4. mailan, derrigorrezko hezkuntzako azken maila dalako eta Lanbide Heziketarako hainbat kurtsotan. Gainera, kurtsoaren azken txanpa honetan, laguntza gehien behar daben ikasleei emongo jakez eskolak gelan bertan.

Bakartuta emon doguzan hilabete biotan, on-line hezkuntzari eta EBI sareko ikastetxeetan ikasle guztiengana iristeko erabili dabezan askotariko bitartekoei esker, ikaskuntza eta banan-banako jarraipena ahalbideratu da, baina azken hilebetean eskolak gelan bertan jasotea lagungarri izango da zailtasun gehien dabezan ikasleentzat, eta hezkuntza aldiaren amaieran jadetsi beharreko gitxieneko helburuak errefortzatuko jakez eta datorren uztailean ospatuko diran selektibitate-azterketak prestatzeko baliagarri izango dabez.

Comparte