“EBI sarearen parte izateak hezkuntza metodologia eraginkorrenak partekatzeko aukera eskaintzen deusku”

Patronato Santa Eulalia Ikastetxea EBI – Elizabarrutiko Ikastetxeak sarearen parte da orain dala bi urtetik. Juan Carlos Torrellas ikastetxearen zuzendaria da.

Zein da EBI sarearen ezaugarririk garrantzitsuena?

Sarearen ezaugarri nagusia hezkuntza barrikuntza aurreratuenagaz lan egitea da.

Zer ekarpen egin deutso Patronato Santa Eulaliari EBI sarean sartzeak?

Ikastegi oso aurreratuekaz sarean lan egitea ahalbidetu deusku, metodologia eraginkorrenak partekatu, ereduak txertatu, modu jarraikorrean heziketa jaso eta, horrela, gure egunerokoa hobetu. Bi ikasturte daroaguz EBI sarean eta, alkarlanari esker, argi egin dogu aurrera gure hezkuntza proiektuan.

Patronato Santa Eulaliak nolabait laguntzen al dau?

Urte dezente daroaguz hezkuntza metodologia aktiboak lantzen, horregaitik sareari gure hobekutzak be emon ahal izan deutsaguz. Gainera, gure hezkuntza ikuspegia familiekaz zuzenean lan egitea da, ikasleekiko hurbiltasun handiagaz, funtsezkoa gaur egungo hezkuntzan, eta hori guztia be beste ikastegiei helarazi deutsegu.

Comparte