EBI sarearen ikastegiek 8 sari lortu dauz First Lego League lehiaketan

🎊🥇 Arrakasta hutsa #FirstLegoLeague Euskadi Lehiaketan!!! #EBI sarearen ikastetxe eta ikastolek 8 sari irabazi dauz zientzia, teknologia eta robotika uztartzen dauan programa honetan. Zorionak!

🏆 San Fidel Ikastola:-🥇 Robotaren portaera.-🥇 Berrikuntza: 🥇 Arrasateko 2. Saria.

🏆 Bera Kruz Ikastola. -🥇 Baloreetan saria. 🥇 Robotaren diseinuaren saria.

🏆 Sagrado Corazon Ikastetxea:-🥇 Robotaren diseinuaren saria.

🏆 Begoñazpi Ikastola: -🥇Deustuko Unibertsitateko Lehen Saria. 🥇Ingeniaritzako bikaintasunaren saria.

FIRST LEGO® League  kirol-ekimen formatua dauan nazioarteko txapelketa da eta horren helburua 10 eta 16 urte arteko ikasleen artean bokazio zientifiko-teknologikoak, sormen-espiritua eta barrikuntza bultzatzea dira.

Bi kategoriatan bananduta – FIRST LEGO League EXPLORE (6-9 urte) eta FIRST LEGO League CHALLENGE (10-16 urte)-, aurten taldeek Cargo Connect erronkari helduko deutsie, barrikuntza merkantzien garraioan.Parte hartzaileek erronka 3 atal honeek landuz ebazten dabe erronka

  • Proiektu zientifikoa: taldeek urteko erronkarekin zerikusia dauan arazoa identifikatzen dabe, ikertzen dabe, urtenbide bat proposatzen dabe eta komunitateagaz partekatzen dabe.
  • Robotaren jolasa: taldeek robot bat diseinatu, eraiki eta programatzen dabe LEGO Mindstorm kita erabiliz. Horrek modu autonomoan misio batzuk osatu beharko dauz jokoan.
  • Balioak: taldeek erakusten dabe egindako lana FLL balioekaz garatu dala: inklusioa, ezagutzea, kooperazioa, errespetua, taldean lan egitea.
Comparte