EBI sareak familientzako tailer barriak sustatzen dauz bere zentroetan

EBI ikastetxeen sareak familiei zuzendutako tailerren programazio zabala jarri dau martxan azken asteotan, parte-hartzea indartzeko, bizikidetza sustatzeko eta ikasleen hezkuntza-prozesuan modu aktiboan laguntzeko.

Sareko hainbat zentrotan antolatu dira jarduerak, eta askotariko gaiak jorratu dabez: etxeko ikaskuntza eta haurren garapen emozionalean laguntzeko estrategietatik hasi eta bizikidetza positiboari, sormenari edo familiaren ongizateari buruzko saio praktikoetaraino. Tailer bakoitza ikastetxeetako talde pedagogikoek diseinatu dabe, eta hezkuntza-komunitate bakoitzaren beharretara egokitu da.

Familien erantzuna oso positiboa izan da. Familiekiko lankidetza hezkuntza-ereduaren funtsezko zutabea da. Horrelako ekimenek komunikazioa indartzen dabe eta lotura sendoagoak sortzen dabez ikastetxearen eta familien artean.

EBI sareak formazio proposamen barriak eskaintzen jarraituko dau datozen hilabeteetan, hezkuntza integrala, parte-hartzailea eta gertukoa bultzatzen jarraitzeko konpromisoagaz.