EBI sareak Elhuyar Zientzia Azokan parte hartu dau

EBI sareko hainbat ikastola eta ikastetxek Elhuyar Zientzia Azokaren edizio barrian parte hartu dabe. Proiektu eta esperientzia praktikoen bidez, ikasleei zientzia, teknologia eta barrikuntza hurbiltzen deutsazan gunea izan da.

Parte hartu daben ikastetxeen artean, Somorrostro, San Felix Ikastola, Sagrado Corazón Ikastetxea eta Jado Ikastetxea dagoz. Ikastetxe horietako ikasleek ikasgelan garatutako proiektu zientifiko eta teknologikoak aurkeztu ebazan.

Azokari esker, ikasleek ideiak partekatu, beren lana erakutsi eta ikerketaren eta barrikuntzaren mundura modu praktikoan hurbildu ahal izan dira, pentsamendu kritikoa, sormena eta talde-lana bezalako gaitasunak sustatuz.

Horrelako ekimenetan parte hartuz, EBIko ikastetxeek hezkuntza barritzailearen eta errealitatearekiko loturaren aldeko apustua indartzen jarraitzen dabe, bokazio zientifikoak piztuz eta zientzia ikasleen egunerokotasunera hurbilduz.