EBI sareko ordezkariek Adimen Gaitasun Handiei buruzko Nazioarteko I. Biltzarrean parte hartu dabe, Adimen Gaitasun Handiak eskola inklusiboetan garatzea sustatuz. Batzarra maiatzaren 13an eta 14an egin da, San Mamesen.
Deustuko Unibertsitateak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak alkarlanean antolatu dabe topaketa, eta hezkuntza-arloko profesionalak, ikertzaileak, familiak eta erakundeetako arduradunak bildu dira, talentuaren garapenari eta hezkuntza-testuinguru inklusiboetan gaitasun handiko ikasleei emoten jaken arretari buruz hausnartzeko.
Jardunaldian, hezkuntzan identifikatzeko, laguntzeko eta esku hartzeko estrategiak landu ziran, bai eta ikasleen beharretara egokitutako erantzun ekitatiboa bermatzera bideratutako ereduak be. Programak, gainera, hezkuntza-eragileen arteko jardunbide egokiak eta alkarrizketa-guneak aurkeztu ebazan.
EBIk kongresu honetan parte hartzeak indartu egiten dau sareak hezkuntza inklusibo eta pertsonalizatuagaz dauan konpromisoa, ikasle bakoitzaren garapen integralari laguntzeko, talentua aitortzeko eta ikasleen errealitate desbardinetara egokitutako ikaskuntza-aukerak bultzatzeko gai izango dana.





