EBI sarea, auto elektrikoa diseinatu eta eraikitzeko ‘Greenpower –Bridgestone Zirkuitoa’ hezkuntza programan

EBI sareko bi ikastegik –CF. Somorrostro eta CF. Otxarkoaga- ‘Greenpower Iberia-Bridgestone’ proiektuan parte hartuko dabe ikasturtean zehar. Lehenengo lasterketa domeka honetan, martiaren 5ean, izan da Bilboko San Mames zelaiaren inguruan.

FIAk ( Automobilismoaren Nazioarteko Federazioa) bermatutako proiektua ‘Greenpower -Bridgestone zirkuitoa’ hezkuntza programaren parte da. Bertan, 9 eta 25 urte bitarteko neska eta mutilek hainbat lasterketan parte hartuko dabe, euren kotxe elektrikoa  diseinatu eta eraiki ondoren.

Probetan, ibilgailuek aurrez ezarritako ibilbideari eman diezaioketen itzuli kopurua gailentzen da. Horretarako, erabili behar izan dabe kotxe elektriko bat bere motore elektriko eta bateriekaz, alderdi mekaniko eta elektrikoez gain errendimendua hobetzeko.

Lehiaketetan, irabazlea bateria agortu gabe kilometro gehiago egitea lortzen dauana da; holan, ez dau azkarrena irabazten, baizik eta modu eraginkor, energetiko eta jasangarrian gidatzen dauana.

Comparte