EBI, Lanbide Heziketaren eta Fabrikazio Aurreratuaren inguruko LCAMP nazioarteko ekitaldian

Gasteizen ospatu da aste honetan International LCAMP Week & Open Days 2026, LCAMP proiektuaren bidez antolatutako nazioarteko ekitaldia. Ekitaldiak lanbide heziketako ikastetxeak (LH) eta Europa osoko adituak bildu dauz Fabrikazio Aurreratuaren arloan.

Programak jarduera ugari izan dauz, halan zelan ikastetxeen arteko networking saioak, Fabrikazio Aurreratuko enpresetara bisitak, nazioarteko hitzaldiak eta tailer espezializatuak. Gainera, ikasleentzako jarduera paraleloak eta proiektua zabaltzeko jardunaldi bat be egin dira.

Tknikak koordinatzen dau ekimena, eta LHko ekosistemaren barruan barrikuntza, lankidetza eta trebetasunen garapena sustatzea dau helburu.

Ekitaldia aukera bikaina da ezagutzak partekatzeko, sareak eraikitzeko eta etorkizunean nazioartean lankidetzan aritzeko aukerak aztertzeko.