EBI sareko ikastetxe eta ikastolek barriro erakutsi dabe konpromiso sendoa dabela kudeaketaren bikaintasunagaz, etenbako hobekuntzagaz eta komunidade gisa definitzen gaituen balioekaz. Holan, aintzatespen garrantzitsuak lortu dabez kudeaketa aurreratuaren eta hizkuntza-normalizazioaren esparruan.
Euskalit sarietan, hainbat ikastetxe eta ikastola saritu dabez bere lan estrategikoagaitik eta kudeaketa integral eta jasangarriaren aldeko apustuagaitik:
- Somorrostrok historia egin dau, Urrezko A lortu dauen lehen euskal ikastetxea baita. Gainera, Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria jaso dau, ahal dan elementu guztietan: Estrategia, Bezeroak, Pertsonak, Gizartea eta Barrikuntza. Aintzatespen horrek balioa emoten deutso kudeaketa-eredu bikain, integral eta gizartearen egungo erronkakaz bat datorrenari.
- San Felix Ikastolak Estrategiaren Saria jaso dau, epe luzerako ikuspegiagaitik eta hezkuntza-proiektu sendo eta partekatu batean helburuak, personak eta baliabideak lerrokatzeko dauan gaitasunagaitik.
- La Inmaculadak eta Patronatok Kudeaketa Aurreratuari Diploma lortu dabe. Holan, sendotu egiten da etenbako hobekuntzara eta antolamendu-bikaintasunera bideratutako kudeaketa-ereduen ezarpenean egindako aurrerapena.






Gainera, Artxandape Ikastolari BIKAIN ziurtagiria emon deutsie, Euskararen Kalitate Ziurtagiria. Ebaluazio-prozesu zorrotz baten ondoren, egiaztatu da Ikastolak euskeraren erabilera, presentzia eta kudeaketa egokia bermatzen dauela bere eguneroko jardunean, eta, holan, hizkuntzarekiko eta euskal kulturarekiko konpromisoa indartzen dauela.



Aitorpen horreek EBI osatzen daben pertsonen ahalegin kolektiboa islatzen dabe, eta hezkuntzaren, barrikuntzaren eta kudeaketa aurreratuaren erreferente gisa dogun posizinonamendua sendotzen dabe, beti be gizartearen zerbitzura.