EBI ikastetxeetako Lanbide Heziketa topera inplikatuta enpleguagaz

Kalitatezko enplegua sortzea da LHren helburu nagusietako bat. Holan, azaroaren 29an Arratia bailarako bigarren enplegu azoka antolatu zan Zulaibarren, Errota Fundazioagaz batera. Gainera, Somorrostro Prestakuntza Ikastegiak bat egin dau Lehen Aukera programagaz, Lanbidek 30 urtetik beherako pertsonen laneratzea sustatzeko bultzatutako ekimenagaz.

Arrakastaz amaitu da Arratiako lehen enplegu azoka Campus Zulaibarren

Azaroaren 29an Campus Zulaibarrek Errota Fundazioak Zulaibar Ikastegiagaz antolatutako bigarren enplegu azoka hartu dau. Enpresa eta gazte ugari topaketara gerturatu diran lan-harreman iraunkorrak ezartzeko asmoz.

Izan be, gure ingurunea zaintzea, harekin eta gure herri eta hirien gizarte eraldaketarekin konprometitzea, EBI sarearen helburuen parte bat da.  Funtsezko baloreak gaur egungo hezkuntzan.

Somorrostrok bat egin du Lehen Aukera programagaz laneratzean laguntzeko

Somorrostro Prestakuntza Ikastegiak bat egin dau Lehen Aukera programagaz, Lanbidek bultzatutako ekimenak 30 urte baino gutxiagokoen laneratzea mesedetzeko helburua dau.
Programa hau langabezian dagozan eta prestakuntza-arloan esperientzia gutxi edo batere ez daben gazteentzat diseinatuta dago, eta euskal enpresetan lehen esperientzia profesionala eskaintzea dau helburu.

INFO GEHIAGO

Comparte