EBIko ikastola eta ikastetxeek martxoaren 16tik 27ra irekiko dabe Batxilergorako aurrematrikula egiteko epea, datorren ikasturterako onarpen-prozesuaren barruan.
Epe horretan, interesa daben ikasleek izena emon ahal izango dabe sareko ikastetxeetan. Ikastetxe horreek hezkuntza-proiektu bat eskaintzen dabe, laguntza pertsonala, garapen akademikoa eta goi-mailako ikasketetarako prestakuntza helburu dauazana.
EBIk, etapa honi dagokionez, prestakuntza integralaren alde egiten dau, ikaskuntza akademikoa eta pertsonaren arreta uztartzen dauazana, ikasleen autonomia, pentsamendu kritikoa eta konpromisoa sustatuz, hezkuntza-ibilbidearen funtsezko etapa batean.
Interesa daben familiek eta ikasleek aurrematrikula-prozesuari eta ikastetxe bakoitzaren ezaugarriei buruzko informazioa kontsulta daikie EBI sareko ikastola eta ikastetxeetako ohiko kanalen bidez.



