EBI ikastetxeek ingelesa irakasteko eredu barri aurreratuak sartzen dabez

Amco, Jolly Phonics, Artigal… Ahozkotasunean eta ulermenean sakontzen daben metodologiak.

Ingelesa adin goiztiarretik ikastea gaur eguneko hezkuntzaren gakoetako batean bihurtu da inolako dudarik gabe. Baita erronka batean be. Ingelesaren ikasketa, orainaldian , ikasketa atsegina azpimarratu behar dau. Ahozkotasunean, berba egitean, sakonduko dauena, urteak igarotzerakoan ikasleak gramatika arazorik gabe hartu daien. Helburua, horrela, 2, 3, 4 edo 5 urteko ikasleak hizkuntzari sarrera natural bat ematea eta ingelesa bereganatzea, euskera edo gaztelaniagaz gertatzen jaken bezala, da.

Holan ba, EBI Elizbarrutiko Ikastetxetako pedagogoek gaur egungo beharretara moldatzen diran metodologien ezarpenean lan egiten dabe.

Horietako bat AMCO (Advanced Methods Corporation) metodoa da, ingeleseko irakaskuntza sistema honek teknologia txertazen du irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuan. Ikuspegi komunikatiboa % 100 ingelesez garatutako eta teknologiak lagundutako eskoletan ikusten da, ikaskuntza eskolatzearen hasieratik hasi daiten.

Edota “Jolly Phonics” metodoa dogu. Idazkera eta irakurmena Erresuma Batuan egiten daben erara lantzen dauazena. Letrak eta hauek ingelesez daben soinua jorratzeko eta ikasle zein irakasleentzako oso dibertigarria suertatzen dan metodoa da. Honen adibide, Elizbarrutiko Ikastetxea dirann Iparragirre Ikastola eta Artxandape ikastola doguz. Baita irakasle natiboak dabez be.

Gainera, adibidez, Artxandape Ikastolak  beste metodologia berritzaile bat sartu dau, Haur Hezkuntzan ulermena eta ahozko komunikazioa sakontzeko asmoz. Josep Maria Artigal irakasle kalalanierak garatutako ‘Artigal metodoak’ ipuinak eta antzerki txikitxoak erabiltzen dauz. Modu honetan, umeek hobeto barneratzen dabe hizkuntza.

Orainaldian, hainbat Elizbarrutiko Ikastetxeetan Lehen Hezkuntzan erabiltzen dabezan metodoak soinuetan eta azentuetan ardazten dira umeek ingelesez hitz egiten hasteko. Gernikako San Fidel Ikastola, adibidez, 6 urteko ikasleek ingelesez adierazi ahal izatea ahalbidetzen dauan metodologiaren ezarpenean aitzindaria da.

Metodologia antzekoa da Elizbarrutiko Ikastetxeetan orokorrean.  Bilboko Begoñazpi Ikastola, Bermeoko Sagrado Corazón Ikastetxea, Ortuellako San Felix Ikastetxea… umeek berba egin, abestu eta euren artean mintzatu daien ekimenak garatzen dabez.  Haur Hezkuntzako ikasleek, holan, askotan hezkuntza klasikoan gertatzen dan bezala, Lehen Hezkuntzara ‘gainditu gabeko irakasgairik’ gabe igarotzen dira. Ahoskera eta naturaltasuna hitz egiterako orduan. 

Comparte