EBI ikastetxeek euren instalazioak modernizatu dabez eredu pedagogiko barrietara egokitzeko

Urtez urte, EBI ikastetxeek hobekuntzak egiten jarraitzen dabez, bai programa pedagogikoetan eta metodologietan, bai instalazioetan, euren hezkuntza-ereduetara egokitzeko, hain zuzen be. Udan zehar, ikastetxe ugarik hainbat barrikuntza eta modernizazio burutu dabez. Horietako batzuk azalduko doguz.

IPARRAGIRRE IKASTOLA

Bilboko erdigunean dagoan ikastolak jantokia insonorizatu, rokodromoa estali eta kanpoko patioa barritu dau. Gainera, argiztapena barrituta, orain LED argiekaz.

BERA KRUZ IKASTOLA

Markinako ikastolak material barriak jarri dauz bere ikasgeletan, Haur Hezkuntzako ikasgeletan barneratutako Reggio Emilia metodologiara egokitzeko. Munduko pedagogiarik ezagunenetakoa da, ikasleak behaketara, esperimentaziora, sormenera eta motibaziora eroaten dauazana.

SAGRADO CORAZÓN IKASTETXEA

Bermeoko Sagrado Corazón Ikastetxean Bigarren Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleen mahaiak aldatu dira, talde-lana eta ulermen-proiektuetan oinarritutako ikaskuntza sustatzeko. Gelak, HHko patio bat edo ekitaldi-aretoa be margotu dira, besteak beste.

ARTXANDAPE IKASTOLA

Bilboko Uribarri auzoko Artxandape Ikastolan erabateko birmoldaketa aurrera eraman dabe azken urteotan, eta Bilboko ikastolarik moderno eta barritzaileenetakoa bihurtu dabe. Hori guztia, metodologia barrietara egokitutako espazio ireki eta garden ugariekaz. Horregaz batera, eguzki-panelak jarri dira, galdarak eta argiztapen guztia barritu dira, espazio barriak sortu dira, etab.

PATRONATO SANTA EULALIA IKASTETXEA

Ikasturte honetan, Santurtziko ikastetxeak Hijas de la Cruz ikastetxe zaharreko ikasleak sartu dauz bere instalazioetan, eta, beraz, Bigarren Hezkuntzako etapa bere hezkuntza-ereduari gehitu jako. Horretarako, instalazioak erabat barritu dauz. Gainera, 0 eta 1 urteko gelak beregokitu dauz, Lehen Hezkuntzako ikasgelak ere barritu dauz, baita altzariak be, eta geletan multimedia-elementuak jarri dauz.

MARIA BITARTEKO IKASTETXEA

Elorrioko Maria Bitarteko Ikastetxeak Snoezelen metodologia jarri dau abian, zentzumen-estimulazioaren bidez txikien ongizate-sentsazioa bultzatzeko. Horretarako, Snoezelen gela jarri dau martxan, estimulu kontrolatuak eskaintzen dauazana, aurkikuntzaren bidez sentsazioak hautematen eta ikaskuntzak eskuratzen laguntzeko.

SAN JUAN IKASTETXEA

Muskizeko San Juan Ikastetxeak lorategia egokitu dau, adin guztientzako jolasgune bategaz.

BEGOÑAZPI IKASTOLA

Txurdinagako ikastolak 3 urteko neska-mutilentzako hezkuntza-guneak estreinatu dauz, eta, beraz, ikasgela horretan be 2 urtetan hasitako metodologia sartu dau, hurrengo ikasturteetako heziketara bideratzeko. Zirkulazio librea eta proiektu txikiak sartzeko jokoa, ingelesa, musika…

Liburutegi barria be jarri dau martxan. DBHko neska-mutilek BIP metodologiaren bidez euren ikaskuntza garatu eta erlaxaziorako, hausnarketarako edo ikasketetarako diseinatutako egonaldiaz gozatu ahal izango dabe.

Comparte