Urtez urte, EBI ikastetxeek hobekuntzak egiten jarraitzen dabez, bai programa pedagogikoetan eta metodologietan, bai instalazioetan, euren hezkuntza-ereduetara egokitzeko, hain zuzen be. Udan zehar, ikastetxe ugarik hainbat barrikuntza eta modernizazio burutu dabez. Horietako batzuk azalduko doguz.
Bermeoko Sagrado Corazón Ikastetxea
Haur Hezkuntza osoa erabarritu da; holan, hezkuntza-espazioak Haur Hezkuntzan ezarritako metodologia barrietara egokitu dira. Irakasleen gelak be barritu dira.
Avellaneda Ikastetxea
Sodupeko ikastetxeak be Haur Hezkuntzako guneen birmoldaketa sakona egin dau, haurren egungo hezkuntzara egokitzeko.
Iparragirre Ikastola
Bilboko Haur Hezkuntzako ikastolak 3 urteko ikasleentzako ikasgelak barritu dauz.
María Bitarteko Ikastetxea
Elorrioko María Bitarteko Ikastetxeak gela barria ireki du 0 eta 1 urterako.
Otxarkoaga Heziketa Zentroa
Otxarkoagako ikastetxean ikasgela barriak sortu dira gradu batzuetarako, hala nola Erizaintzarako edo Enplegurako Prestakuntza ikasteko bulegoetarako.
Artxandape Ikastola
Uribarriko ikastolak instalazioen birmoldaketa handia burutu dau. Sortutako espazio barriak etapa bakoitzean ezarritako metodologia barrietara egokituta dagoz.
La Inmaculada Ikastetxea
Barakaldoko La Inmaculada Ikastetxean, Snoezelen gela sortu da eta gela egonkorra barritu da. Patio barri bat be badu daborduko.
San Viator Ikastegia
San Viatorrek kirol anitzeko pista estali bat estreinatu dau, baita bi gune oso barritzaile, murgiltze gela bat eta gela interaktibo bat be.