EBI ikastetxe eta ikastolen 11 sari lortu dabez First Lego League-n eta hiru talde estatuko finalera joango dira

EBI sareko ikastetxe eta ikastolen erabateko arrakasta First Lego League Euskadin, joan dan zezeilaren 28an Bilbon, Gasteizen, Arrasaten eta Donostian ospatutako zientzia, teknologia eta robotika txapelketan. Elizbarrutiko ikastetxeetako taldeek hamaika sari lortu dabez eskola lehiaketan, eta horreetako hiruk, Begoñazpi Ikastolako bik eta BeraKruz Ikastolako batek, datorren apirilaren 11n Burgosen jokatuko dan txapelketa zientifikoaren estatuko finala jokatuko dabe.

First Lego League erreferentziazko STEAM hezkuntza-programa da (akronimo ingelesa zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikarako). Nazioarteko ekimena da, 6 eta 16 urte bitarteko ikasleentzat, eta 98 herrialdetan egiten da, 500.000 parte-hartzaile baino gehiagogaz.

Honeek izan dira lortutako sariak:

BeraKruz Ikastola: Lehen saria Arrasaten. Burgosen jokatuko dau finala.

Begoñazpi Ikastola: Lehen eta bigarren saria. Bi taldeak Estatuko finalera joango dira.

San Fidel Ikastola (3 sari): Ekintzailetza, Robot Diseinua eta Robotaren Portaera.

San Felix Ikastola: Laguntasunaren saria (Aparteko lagunartekotasuna).

Jado Ikastetxea: Robotaren Diseinuaren Saria.

Sagrado Corazón Ikastetxea (3 sari): Bikaintasuna ingeniaritzan, proiektu onenaren 2. saria eta balioen bigarren saria.