EBI ikastetxe eta ikastolek “normaltasunaren ikasturtea” hasi dabe covid garaiaren ostean

EBI hezkuntza sareko 11.000 ikasle baino gehiagok eta 1.000 profesional inguruk eskola ikasturte barria hasiko dabe egunotan; nagusiki, normaltasunerako itzulera da ikasturte honen protagonista, pandemiagaitik kaltetutako ia hiru ikasturteren ostean. Aldi berean, eskola ikasturte barriak ikastegien berariazko dinamikak berreskuratuko dauz, azken hilabeteotan EBI sarean egin dan legez.

Izan be, hainbat EBI ikastegiren xede nagusietako bat da, sarea metodologia aktibo, barritzaile eta bereizgarriak ezartzeagaitik nabarmentzen baita. Holan, burbuila taldeak ezartzera behartu eban covidaren ostean, elizbarrutiko ikastegiek finkatutako irakaskuntza metodoak berrezarri ahal izango dabez.  

Horretarako, EBI hezkuntza sareko ikastegi askok birgaitze obrak burutu dabez azken hilabeteotan irakaskuntza hobetzeko eta hezkuntza arrakastan oihartzuna izateko. Besteak beste, Zeanuriko Zulaibar Ikastegiak, abian jarri dau Campus Zulaibar 5 milioi euroko inbertsioaren ostean, Arratiako gizarte, ekonomia, hezkuntza eta enpresa polo bihurtzeko.

Era berean, Ondarroako Arrantza Eskolak instalazio barriak –eta ziklo barriak- inauguratuko dauz Kamiñazpiko Txomin Agirre Ikastola zaharrean. Ikasleei itsas-ikasketak berme guztiekaz aurre egitea ahalbidetuko deutse.

Bilboko Artxandape Ikastolari dagokionez, eraberritze prozesu integral batean murgilduta dago. Honek, ikaskuntza bultzatuko dau, ikasgela gardenekaz, ikasleei ikaskuntza barritzailea aurrera eroatea ahalbidetuko deutsienak. Santurtziko Patronato Santa Eulalia be bere instalazioen parte bat eraldatu dau gaur egungo hezkuntzara egokitutako guneak lortzeko. Edo, Bilboko Begoñazpi Ikastolak, patio guztiak erabarritu dauz ikasleen sozializazioa hobetzeko.

Hobekuntza honeek EBI ikastegietako kalitatezko hezkuntza integrala indartzen dabe, ikasle guztientzako arreta pertsonalizatuta lortzeko.

Comparte