EBI ikastetxe eta ikastolek bat egin dabe Korrikagaz. Askok lekukoa eroango dabe euskeraren aldeko lasterketa ospetsuan eta, gainera, hainbat ekimen prestatu dabez egunotan euskeraren jai hau ospatzeko.
Euskeraren aldeko apustua EBI ikastetxe eta ikastoletan garbia da. Egunerokoan, euskera da ikaskuntzarako irakas-hizkuntza, baina hainbat ekimen antolatzen dira be ikasleen artean euskera sustatzeko, kalean batez be. Korrika horietako bat da.
Hona hemen Korrikan egindako ekintzen adibide batzuk:
🏃♀🏃 Gure #Korrikak #Begoñazpi Ikastola zeharkatu dau. Eta Onintza Enbeitak bat-bateko bertsoa eskaini deusku. Dakizuenez, #euskera-ren aldeko apustua argia eta historikoa da. Begoñazpi, be, euskeraren alde! pic.twitter.com/AP3jHnYjxh
— Begoñazpi Ikastola (@Begonazpiikas) April 6, 2022
🏃♀🏃 Zein #ederra den Korrika! Zulaibarko kilometroaz topera gozatu dugu. Euskara, gure #kultura, gure #ondarea aldarrikatzen dugu. Ttipi-tapa, tipi tapa!#Korrika #HitzEkin pic.twitter.com/jyPqh5trTF
— ZULAIBAR (@zulaibararratia) April 6, 2022
🏃🏻♀️🏃🏻HITZEKIN, ZUEKIN, KORRIKA!
— Avellaneda Ikastetxea (@Avellanedaikas) April 5, 2022
Aupa MATXALEN eta IANKO! Aupa zuek!
Avellaneda Ikastetxeko ordezkari ezin hobeak! #avellanedaikastetxea #ebi #sodupe #enkarterri #korrika22 #euskerarenalde #avellanedaikastetxeakorrikarekin pic.twitter.com/X8lzWpuJpM




