EBI ikastetxe eta ikastolek bikaintasunez bete dabe ikasturtea

EBI ikastegiek bikaintasunez bete dabe bereziki konplexua izan dan ikasturtea, musukoengaitik, burbuila taldeengaitik eta distantziengaitik markatuta egon dana

Protokolo zorrotzei eta hezkuntza komunitate osoaren lankidetzari esker, ikaskuntzak, neska-mutilen hezkuntzak, bere horretan jarraitu dau. Ez hori bakarrik. Ikasleek erantzukizun-lezino handia eman dabe.

Bai ikasgeletan, zein patio edo jantokietan. Espazioak egokitu izan behar dira pandemiaren aurrean familiak eta ikasleak babesteko eta, horregaz batera, lanerako guneak, metodologiak eta ikasteko moduak be egokitu behar izan dira.

Baina EBI sarearen hezkuntza izaera galdu gabe, barritzailea, aktiboa, ikasleengandik eta haien familiengandik hurbil dagoana.

Hilabete honeetan, kudeaketa emozionala, harremana, harrera, familiekiko eta ikasleekiko hurbiltasuna maisu eta andereñoen partetik, funtsezkoa izan da hezkuntza garapenean aurrera egiteko.

Hortik abiatuta, zailtasunak-zailtasun, EBI ikastegiek hainbat modutan erakutsi dabe euren hezkuntza lana. Baloreetan oinarritutako hezkuntza, beti presente dagoana, programa zientifiko aurreratuak, First Lego League eta Zientzia Azokan parte hartuz, beste askoren artean,

Mugak gainditzen dabezan proiektuak, hala nola Hidrogenoaren Euskal Korridorea edo SAAM proiektua, lanbide heziketa Afrikara eramateko, eta gure ikastetxe eta ikastolen ingurunea zaintzeko ekimenak.

Eta euskera eta euskal kultura hezkuntza oinarri izanik, ume txikienei eskainitako arreta pertsonalizatua nabarmena izan da sekula bizi ez dogun erronka batean.

Comparte