EBI: ikasten, aldatzen eta erabarritzen dauan hezkuntza-sarea

EBIn hezkuntza aurreratu eta barritzailearen alde egiten dogu, bikaintasun pedagogikoaren eta egunetik egunera hobetzearen alde. Gure 19 zentroetako bakoitzak argi dauka ikaskuntza ikasleen inguruan mugitzen dala: gaitasunak, trebetasunak eta edukiak garrantzitsuak dira. Gizartea askotarikoa dalako eta etengabe aldatzen dalako, gu be etengabe ikasten eta eraberritzen saiatzen gara.

Gure irakasleen etengabeko prestakuntzagaz hasten da dana. Hortik, abangoardiako metodologia pedagogikoak lantzen doguz, ikasle bakoitzaren onena ateratzen dabenak, bere ikaskuntzaren protagonista bihurtzen dabenak eta benetako mundurako prestetan dabenak. Era berean, hezkuntzan erreferenteak diran ikastetxeen jardunbide egokietatik ikasten dogu, ez bakarrik gure erkidegoan, baita Estatuko gainerako lekuetan eta atzerrian be.

Gure ikastetxeetan eta ikastoletan aplikatzen doguzan metodologia asko erreferenteak dira: Harvarden ulermen-ereduak, Matematikako Singapur metodoa, Snoezelen ikuspegia, proiektuetan oinarritutako ikaskuntza… Eta kasu askotan, aitzindariak izan gara horreek ezartzen, ikastetxe bakoitzaren errealitatera eta ingurunera egokituta, ez baitago errezeta bakarrik.

EBIrentzat, hezkuntza errutina eta trebetasun multzo batetik haratago doa. Pentsatzeko modu bat da. Eta hori gure ikasleengan nabaritzen da: trebeak, kritikoak, gogoetatsuak eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko prestatuak.