EBI sareak Lanbide Heziketako VIII. Kongresuan parte hartu dau. Donostian egin da, urriaren 25ean eta 26an, eta ikastegiek epe erdira izango dabezan erronkei, behar izango dabezan tresna digitalei edo hezkuntza munduan enpresek izango daben rolei heldu deutsegu, besteak beste.
Estatuko Lanbide Heziketaren munduko ia 700 profesionalek izan dabe ekitaldian parte hartzeko aukera. Jorge Arévalo Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuordea bertan izan da.
Aldi berean, Dualizen V. Laguntza Deialdiaren sariak banatu dira. Deialdi horretan, EBI ikastegiek aurkeztutako proiektu batzuk aitortu dira. Esate baterako, Otxarkoaga Prestakuntza Ikastegiak aitorpena jaso dau bere hezkuntza lanagaitik, eta Somorrostro Prestakuntza Ikastegiak ‘VisIA: Ikasleen emozio egoera hobetzeko Ikusmen Artifizialeko Aplikazioa’ proiektuagaitik sari bat jaso dau.
Lanbide Heziketan, Elizbarrutiko hainbat ikastegitan eskaintzen da eredu osoa: gradu ertaineko eta goi-graduko zikloak eta oinarrizko LH, Muskizeko Somorrostro ikastegian, Otxarkoaga ikastegian, Zeanuriko Zulaibar lanbide ikastegian, Sopuertako San Viator ikastetxean eta Ondarroako Antiguako Ama arrantza eskolan.