EBI ikastegiek Euskelecen parte hartu dabe, ibilgailu elektrikoak garatzeko lehiaketan

EBIko hiru ikastegik, Otxarkoaga Lanbide Eskolak, Somorrostro Ikastetxeak eta San Viator Ikastetxeak, Euskelec lehiaketan parte hartu dabe, Lanbide Heziketako ikasleek diseinatutako eta eraikitako ibilgailu elektrikoen lehiaketa.

Lana ikasturte osoan zehar garatu dabe eta maiatzaren 29an, zapatuan, ikasleek euren bolidoak frogatu ebezan Itsas Museoaren aurrean egindako lasterketa baten.

Horretarako, ziklo honeetako ikasleek oinarri motor komun batetik -motorra, motorraren kontrolagailua eta bateriak-  garraio elektriko bat diseinatu eta eraiki dabe, ezagutza teknikoak eskuratzerako orduan talde-lana bultzatuz eta sormena eta esperimentazioa piztuz.

Comparte
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp