EBI zentroak Euskaraldian murgilduko dira, zemendiaren 18tik abenduaren 2ra bitartean egingo dan euskararen erabilera sustatzeko ekimenean. Elizbarrutiko Ikastetxeetako hezkuntza asmoen adierazpen argia da, zentro gehienen hizkuntza behikularra euskera baita. EBIko ikastola eta ikastetxe asko, hain zuzen be, euskararen defentsarako sortu ziran.
Oraingo honetan, ikasleek, irakasleek eta, oro har, hezkuntza komunitate osoak hainbat ekintza abian jarri dabez euskara hezkuntza zentrotik haratago hedatzeko, familien eta, oro har, gizartearen artean. Belarriprest (euskara ulertzen dutenentzat) eta ahobizi (euskaraz badakitenentzat) kanpainako bi rolen bitartez adibidez. Helburua, eskola-orduetatik kanpo ikasleen euskeraren erabilera areagotzea da ere.
Zemendiaren 18tik abenduaren 2ra hitzez ekiteko garaia izango dogu.