EBI sareko San Viator eta Otxarkoaga ikastetxeek Euskelec lehiaketan parte hartu dabe hezkuntza-automozio arloan aldaketak eta barrikuntzak agerian jartzeko.
Holan ba, Tknika erakundeak antolatzen dauan lehiaketan, Gasteizen, Lanbide Heziketako ikastetxeetan egindako kotxe elektrikoek parten hartzen dabe.
EThazi metodologia erabiliz, kotxe elektrikoak fabrikatu dabez ikasturtean zehar proiektu edo erronka gisa. Modu horretan, beharrezko ezagutza eta gaitasun guztiak mahai gainean jartzen dira, eta, gainera, motibazioa, konpromisoa, begirunea eta, batez be, talde-lana garatzen dira.




